Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Eusko Jaurlaritza, 'pozik' Zapaterok izan duen jarrerarekin

Espainiako Gobernuaren eta EAJren arteko negoziazioan Jaurlaritzak ere parte hartu duela nabarmendu du Mendiak. Hitzarmen horrek "albiste onak" ekarri dituela gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak izandako jarrerarekin "pozik" dagoela esan du gaur Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Espainiako Gobernuaren eta EAJren arteko negoziazioan Jaurlaritzak ere parte hartu duela nabarmendu du Mendiak. Hitzarmen horrek "albiste onak" ekarri dituela gaineratu du, batez ere Euskadik jasoko dituen eskumenengatik eta Aurrekontuak onartu egingo direlako. "Guztiok behar dugun egonkortasuna ekarriko du akordio horrek", esan du.

Mikel Torres PSEko Antolakuntza arduradunari erantzuteko, "lerro gorririk" igaro ez direla berretsi du Mendiak.

Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikitzeko egitasmoari buruz esan du "diru-galera" izugarria suposatuko lukeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea