Ekonomia -
Akordiorik ez
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikariek grebarekin aurrera jarraituko dute
ELAko iturriek jakitera eman dutenez, Oriol Roch Euskadiko Orkestra Sinfoniakoren zuzendari nagusiak “gatazkan sakontzen duen” proposamena aurkeztu du bileran.
Agentziak | Erredakzioa
Datozen egunetarako deituta zituzten lanuzteak mantentzeko erabakia hartu dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikariek. Gaur zuzendaritzarekin bildu dira, baina ez dute akordiorik adostu.
Sindikatuetako ordezkariak Oriol Roch zuzendari nagusiarekin bildu dira Lan Harremanen Kontseiluko egoitzan, Donostian, jarrerak hurbiltzeko saiakera batean.
ELAko iturriek jakitera eman dutenez, “gatazkan sakontzen duen” proposamena aurkeztu du Rochek bileran; izan ere, “langileak masterretako ikasleekin ordezkatzea” bezalako praktikak baztertuko diren bermerik ez du eskaini.
Iturrien berdinen arabera, zuzendaritzak sindikatuen eskakizun gehienak onartu dituenik ez da egia, kontrakoa baizik, musikariek eskatzen dutena “onartzeko prest ez dago”.
Roch “berehala kargutik kentzea”
Zuzendari nagusia “berehala kargutik kentzea” eta Bingen Zupiria Kultura sailburua “bitarteko izatea” eskatu dute beharginek.
“Rochekin negoziatzea ezinezkoa da. Orkestra gaur Euskaldunan ez izatearen arduraduna nor den badakigu”, gaineratu dute.