Ekonomia -
Lan Eskaintza Publikoa
2019ra atzeratu dute Nafarroako Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa
Gainera, Foru Gobernuak aurreratu du zerrenda bakarra egongo dela azterketarako, euskaldunekin eta erdaldunekin.
agentziak | erredakzioa
Foru Gobernuak 2019ra atzeratu du Haur eta Lehen Hezkuntzako 73 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa, beraz, Nafarroa ez da izango 2018an lanpostuak eskainiko dituen erkidego bakarra.
Gobernuak iragarri du zerrenda bakarra izango dela azterketarako, euskaldunekin eta erdaldunekin.
Foru Gobernuaren erabakia lege egoera aztertu ostean iragarri dute. Lanpostuen deialdia 2018ko apirilaren 16a baino lehen egingo da plazak ez galtzeko, baina azterketa bera 2019ko ekainean egin ahal izango da.
Maria Solana Hezkuntza kontseilariak prentsa-ohar batean azaldu duenez, erabakiak "sindikatuen eta langileen eskaerari" erantzuten dio.
Era berean, Solanak zerrenda bakarraren proposamena aurreratu du, lauko Gobernuak eta Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak dagoeneko ezagutzen zutena, eta bertan agertzen da zerrenda bakarraren egokiera juridiko-teknikoa, euskaldunentzat eta erdaldunentzat froga berberak aurreikusten dituena.
Foru Gobernuaren arabera, zerrenda bakarraren "alde agertu da gehiengo sindikala".