Ekonomia -
Bizkaia
MTV sarien galak 44 milioi euro utziko ditu Bizkaian, Aldundiaren arabera
Unai Rementeriak esan du ekitaldi horrek ia 600 lanpostu sortzea eragin dezakeela.
Agentziak | Erredakzioa
2018ko MTV Sarien Europako Gala Bilbon eta Barakaldon ospatuko da eta 44 milioi euro utziko ditu Bizkaian, Aldundiak egin duen lehen aurreikuspenaren arabera.
Europe Music Awards musika sarien ekitaldia 2018ko azaroaren 4an egingo dute, Barakaldoko BECen.
"Ezin hobeto egingo dugu; egoerak eskatzen duen maila emango dugu berriz ere", azpimarratu dute Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.
Hirurek pozik hartu dute MTVk bere 25. gala Bilbon eta Barakaldon egitea erabaki duelako.
Ekitaldi horrek Bizkaian 44 milioi euro utziko dituela eta ia 600 lanpostu sortzen eta mantentzen lagun dezakeela esan du Rementeriak. Hala ere, ekimen horrek izan dezakeen eragin ekonomikoaren lehen aurreikuspena baino ez dela ohartarazi nahi izan du, zuhurtzia eskatuta.