Ekonomia -

Kaleratzeak Siemens Gamesan

Zamudio, Sarriguren eta Iruñeko zentroetako langileak kaleratuko ditu Siemens Gamesak

Kaleratzeak bulegoetan eta logistika zentroetan egingo dituzte, ez produkzio lantegietan.

Siemens Gamsesak Sarrigurenen duen zentroa. Argazkia: EFE
Siemens Gamsesak Sarrigurenen duen zentroa. Argazkia: EFE
Siemens Gamsesak Sarrigurenen duen zentroa. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesak 400 langile kaleratu nahi ditu Espainian. Estatuko 12 zentrotan egingo ditu kaleratzeak, tartean Zamudion, Sarrigurenen eta Iruñean, Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Murrizketak bulegoetan eta logistika zentroetan egingo dituzte. Hortaz, produkzio lantegietan ez da kaleratzerik izango.

Multinazionalak oraindik ez du zehaztu zentro bakoitzean zenbat behargin kaleratu nahi dituen, eta enpresa-batzordeak bilera batera deitu azaroaren 23an, lan-erregulazio txostenaren baldintzak negoziatzeko.

Zuzendaritzak mundu osoko langileen % 23 (6.000 lanpostu inguru) kaleratuko zituela iragarri zuen, urteko bigarren seihilekoan izandako 13 milioi euroko galerei aurre egiteko. Siemensek eta Gamesak apirilean bat egin zutenetik jarduera bateratua izan duten lehen seihilekoa da.

ELAk azaldutakoaren arabera, planak ez die Mungiako, Asteasuko eta Aoizko ekoizpen-fabrikei eragingo. Bulegoetan eta I+G zentroetan izango ditu ondorioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak Siemens Gamesa bideoak EEE Gaurko azken orduko albistea Zamudio albisteak Zer gertatu da Egues herrian? Lan gatazkak gaur Lana albisteak Ekonomia albisteak