Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Salgado: 'Espainiak ez du 'B plan baten' beharrik defizita murrizteko'

Espainiako Bankuak eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) ordezko plan bat prestatzeko eskatu zioten Espainiako Gobernuari Aurrekontuetan sortu daitezkeen "desbideratzeei" aurre egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Salgado Ekonomia ministroak Espainiak neurri ekonomikoen ordezko plan bat, edo "B plana", behar izatea ezeztatu du. Ordezko plan batean pentsatzeko izan zen, hain zuzen, duela egun batzuk Espainiako Bankuak eta NDFk Espainiari egindako gomendioa defizita murrizteko helburua lortzen ez bazuen.

Espainiak defizita Barne-Produktu Gordinaren (BPG) % 6ra murrizteko helburua 2011n beteko duela adierazi du Salgadok, horrela islatzen baita Estatuko Aurrekontu Orokorretan.

"Guk ''A plan'' bat daukagu eta bete egingo dugu", azpimarratu du ministroak. Salgado Washingtonen da NDFren eta Munduko Bankuaren Urteko Asanblean parte hartzen.

Aurreko egunetan, NDF eta Espainiako Bankuko ordezkariek, hazkunde aurreikuspenak bete ezean, kontingentzia plana prestatzeko gomendatu diote Espainiako Gobernuari. Ordezko plan horri "B plana" deitu diote eta helburua Aurrekontuetan izan daitezkeen desbideratzeak zuzentzea izango litzateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea