Ekonomia -

Gasteiz

Abian da udaltzain izateko lehen LEP bateratua: 72 lanpostu 12 herritarako

1.286 pertsona aurkeztu dira, izena emanda zuten 2.180etatik. plazak Bilbo, Getxo, Santurtzi, Zarautz, Arrasate, Pasaia, Zumaia, Galdakao, Abadiño, Mungia, Arrigorriaga eta Basaurin beteko dira.

Azterketak Gasteizen egiten ari dira. Argazkia: EFE
Azterketak Gasteizen egiten ari dira. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkauteko Akademiak udaltzaingo izateko lehen LEP bateratua martxan jarri du, 72 lanpostu EAEko 12 herritan banatzeko. 1.286 pertsona aurkeztu dira, izena emanda zuten 2.180etatik.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak azterketa horren garrantzia azpimarratu du Gasteizko Europa jauregian egindako prentsaurreko batean, hain zuzen, azterketak egiten ari diren lekuan.

"Zerbitzu poliziei eragingo dien Segurtasun Sailaren erabaki garrantzitsua da, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren balioa, udaltzainen zein ertzainen formakuntzan, goraipatuko duelako", esan du sailburuak.

EAEn estreinakoz egiten ari diren eskaintza publiko horren bidez, "udalek hautaketa prozesuetan tresna baliagarria izatea" nahi dute, Beltran de Herediak gaineratu duenez.

Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agenteen 72 lanpostu eskaini dituzte orotara, eta honako udalerri hauetan: Abadiño (2), Arrasate (5), Arrigorriaga (1), Bilbo (25), Basauri (1), Galdakao (3), Getxo (14), Mungia (2), Santurtzi (7), Pasaia (3), Zarautz (6) eta Zumaia (3).

"Izena eman zuten pertsonen % 60 inguru aurkeztu da, 1.286, eta horietatik heren bat emakumeak dira", sailburuaren esanetan.

Gaurko hiru eduki froga prestatu dituzte, eta kanporaketa izango da. Gainditzen dutenek azaroaren 13an hasiko dituzte froga fisikoak, eta aurrera egiten duten hautagaiek azaroaren 20tik aurrera izango dituzte elkarrizketa pertsonalak, hautaketa prozesua gainditzen duten pertsona guztiak "formakuntzarekin has daitezen urtarrilaren amaieran".

Prozesu osoa gainditzen duen bakoitza "praktikak egingo dituen udalaren uniformea jantzita etorriko da", argitu du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauri Galdakao albisteak Getxo berriak Santurtzi bideoak Mungia Lana albisteak Zarautz Arrasate bideoak Arrigorriaga bideoak Pasaia argazkiak Zumaia bideoak Gaurko azken orduko albistea Lan Eskaintzak Abadiño azken ordukoa