Ekonomia -

2018an

566 plazako Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu du Nafarroako Gobernuak

221 lanpostu osasungintzakoak dira, eta 191 Bigarren Hezkuntza eta Formakuntza Profesionalekoak. Sindikatuek iritzia emateko epea azaroaren 10ean bukatuko da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Lan Eskaintza Publiko bat proposatu du, 566 lanposturekin: 221 lanpostu osasun-langileenak, 191 irakasleenak eta 154 beste kategorietakoak. Urte bukaeran onartzea aurreikusten da, 2018an deitzeko.

Maria Jose Beaumont Funtzio Publikoko sailburuak azaldu duenez, exekutiboak birjarpen gehieneko tasa aplikagarria Espainiako gobernuarekin hitzartu ostean osatu du eskaintza. Sindikatuek iritzia emateko epea azaroaren 10ean bukatuko da.

Osasungintzako 221 lanpostuetatik, 291 Osasunbidekoak dira, eta 2 Osasun Publikoko Institutukoak.

Hezkuntzan, 191 plazak Bigarren Hezkuntza eta Formakuntza Profesionalekoak. Beste LEP bateko lanpostuak ere izango dira, eta 2015eko beste 73, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak.

17 plaza Foruzaingorako dira, beste horrenbeste suhiltzailerako, 24 atezainerako, 19 arlo ekonomikoan administrazio-teknikorako, beste horrenbeste arlo juridikoan eta 14 gizarte langilerako, besteren artean.

Mahai Orokorrak "behin betiko" negoziatuko du hezkuntzako eta osasungintzako lanpostuak, mahai sektoralietatik igaro ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa