Ekonomia -
Hazkunde ekonomikoa
BPGaren urtebeteko tasak % 2,9 egin du gora hirugarren hiruhilekoan, EAEn
Enpleguak ere gora egin du (% 2,2), aurreko urteko datuekin alderatuta.
Agentziak | Erredakzioa
2017ko hirugarren hiruhilekoan, EAEko Barne Produktu Gordinaren (BPG) urtebeteko tasak % 2,9 egin du gora, urtaro eta egutegi eraginik gabe. Enpleguak ere gora egin du EAEn, eta % 2,2an kokatu da.
Aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, BPGak % 0,7 egin du gora, hau da, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) ostiral honetan jakinarazi duenez.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2017ko hirugarren hiruhilekoan urtebeteko hazkundeak aurreko hiruhilekoaren joerari eutsi dio. Lehen sektoreak hobera egin du aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta.
Zerbitzuek, berriz, eutsi egin diote aurreko hiruhilekoaren joerari, baina modu apalagoan.
Bestalde, enpleguak (dedikazio osoko lanpostuei dagokienez) % 2,2 egin du gora, aurreko urteko datuekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, % 0,2 egin du gora.