Ekonomia -

Toledoko ituna

Akordiorik ez, erretiro-pentsioak kalkulatzeko epean

PSOEko bozeramaileak azaldu duenez, "ez dago akordiorik erretiro-pentsioak kalkulatzeko epean, adinean ezta beste ezertan ere", eta datozen asteetan ez da espero akordiorik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Toledoko Ituneko Batzordeak ez du akordiorik lortu erretiro-pentsioak kalkulatzeko epea handitzeko, Isabel Lopez i Chamosa PSOEko bozeramailearen hitzetan.

Chamosaren hitzetan, ez dute akordiorik lortu "ez erretiro-pentsioak kalkulatzeko epean, ez erretiratzeko adinean, ezta beste ezertan ere", eta datozen asteetan ez dute akordiorik espero.

Batzarraren aurretik, bozeramaile sozialistak esan du "adostasun zabala" dagoela pentsioak kalkulatzeko epea 15 urtetik 20 urtera luzatzeko eta akordioa helduko den esperantza agertu du. Gainera, erretiroa hartzeko adina 65 urtetik 67 urtera igotzeko neurriaren inguruan ere adostasunerako aukerak badaudela uste du.

Horixe adierazi du bozeramaile sozialistak Toledoko Itunaren Jarraipen Batzordeak etorkizuneko pentsioen sistemaz 2008tik egin dituzten bileren ondorioak idazteko batzarraren aurretik.

Adostasuna gertuen dagoen gaietako bat pentsioak kalkulatzeko epea 15 urtetik 20 urtera luzatzea da, bozeramailea sozialistaren arabera: "Nik uste dut adostasun zabalenetakoa hor dagoela, izan ere, pixkanaka eta apurka apurka egingo litzateke inori kalte handirik egin gabe".

Erretiroa hartzeko adinaren inguruan oraingoz mahai gainean Gobernuaren proposamena soilik dagoela azpimarratu du. Hori horrela, "Kongresuko taldeek egingo dituzten proposamenei itxaron beharko diegu akordioa egiteko", adierazi du diputatu sozialistak.

Ez da gaur izango

Dena dela, PPren, PSOEren, CiUren eta ERC-IU-ICVren Kongresuko taldeek baztertu egin dute pentsioen erreformarako akordioa gaur eta bihar egingo dituzten bileretan lotuko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea