Ekonomia -
Katalunia
Bruixa d’Or loteria-saltzaileak egoitza soziala Nafarroara ekarriko du
Gainera, irainengatik Esquadra Mossoen aurrean lau salaketa aurkeztu ditu Xavier Gabriel jabeak.
Agentziak | Erredakzioa
Loteria, jatetxe eta higiezin negozio guztien egoitza soziala Kataluniatik Nafarroara eramateko lanean ari da Xavier Gabriel Bruixa d’Oreko jabea.
Estatu mailan salmenta handienak lortzen dituen loteria-saltzailea da. Urtean 100 milioi euroko fakturazioa du taldeak.
Bestalde, azkenaldian jaso dituen irainengatik Esquadra Mossoen aurrean lau salaketa aurkeztu dituela aurreratu du Xavier Gabrielek. Behin baino gehiagotan independentista ez dela adierazi duela gogorarazi du.
“Jazarpena eta mehatxuak”
“15 eguneko jazarpena, 15 eguneko mehatxuak, 15 egunez ezin bizi; gizarte independentistaren aurkako irainak zirela aditzera eman duten lau buruzagiren aurka egin dut”, esan du.
“Hemendik alde egin behar dudala esan didate, eta gutun bidez izan ezik, irainak edonola heldu dira”, gaineratu du loteria-saltzaile ospetsuak.
Iazko datuekin alderatuta, loteria salmentek % 14 gora egin dutela azaldu du Gabrielek.