Ekonomia -

Lan-gatazka

Edesak amaitutzat jo du kontsulta-epea, eta 145 lagun kaleratuko ditu

Garagartzako lantegia itxiko dute, EEEak aurreikusten duenez. Ekoizpena Basaurin (Bizkaia) eta Eskoriatzan (Gipuzkoa) bakarrik izango du enpresak.

Garagartzako lantegia itxi egingo dute. Argazkia: EFE.
Garagartzako lantegia itxi egingo dute. Argazkia: EFE.
Garagartzako lantegia itxi egingo dute. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesa Industrialeko zuzendaritzak (Fagor Electrodomesticos zenaren zuzendaritza, alegia) amaitutzat jo du astelehen honetan Enplegu Erregulazioko Espedientearen kontsulta-epea; ondorioz, 145 langile kaleratuko ditu (ondorengo orduetan emango dute jakitera nortzuk diren), eta, halaber, Garagartzako lantegia itxiko dute.

Edesa Industrialeko eta Geyserreko enpresa-batzordeek prentsaurrekoa eman dute gaur Arrasaten (Gipuzkoa). Azaldu dutenez, proiektuan jarraituko duten 160 lanpostuk etorkizun zalantzagarria dute; izan ere, kontuan izan behar da inbertitzaile berriak helduko diren ala ez.

Langileen ordezkariek uste zuten goizean izango zutela 145 kaleratutakoen izenen berri, baina, zuzendaritzarekin egin duten bilerak luze jo duenez, informazio hori arratsaldean jasoko dutelakoan daude.

Ricardo Perez Edesa Industrialeko enpresa-batzordeko presidenteak azaldu duenez, ez dakite zein lantegitakoak diren kaleratuak; bakarrik dakite 55 urtetik gorako langileek konpainian jarraituko dutela, zuzendaritzak ez baitu ordaindu nahi langile horien kaleratzeak, eta, halaber, zenbait lanpostutan egon daitezkeen langileek ere jarraituko dutela lanean.

Konpainiaren zuzendaritzak ez du aldatu bere iritzia: Garagartzako lantegia itxiko dute, eta bakarrik egingo dituzte lapikoak, berogailuak eta termoak Basaurin (Bizkaia) eta Eskoriatzan (Gipuzkoa).

Ematen du ezinezkoa dela hilaren 30ean enpresa ez sartzea hartzekodunen lehiaketan; langileek, baina, uste dute aukera dagoela inbertitzaile berriak sartzeko, proiektuaren zati bat behintzat suspertzeko. Diotenez, negoziazioak daude, eta bideragarriak direla dirudi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Basauriko albisteak Grebak Mondragon korporazioa bideoak Arrasate bideoak Ekonomia Eskoriatza azken ordukoa Lan gatazkak Debagoiena