Ekonomia -

Ebazpen judiziala

Bankuek ordainketetan komisiorik ez kobratzea ebatzi du epaitegi batek

Ebazpena Kutxabanken aurkakoa izan da, eta bankuak jada esan du helegitea aurkeztuko duela.

Kutxabankek helegitea jarriko du ebazpenaren aurka. EiTB
Bankuek ordainketetan komisiorik ez kobratzea ebatzi du epaitegi batek

1:11

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaitegi batek ebatzi du ezin dela komisiorik kobratu bankuetan ordainketa bat egiteagatik, kontu korrontea kontratatzean dagoeneko ordainduta dagoelako, beraz, "gehiegikeria" dela esan du.

Jokabidea oso hedatuta dago, baina epaia Kutxabanken kontrakoa izan da. Bulegoetan ordainketa bat dirutan egiteagatik bi euro kobratzen ditu, baita ordainagiri bat horrela ordaintzegatik ere, nahiz eta bankuan kontu korronte bat izan.

Epailearen ustez, birritan kobratzen da zerbitzu bera emategatik, eta gogora ekarri du Espainiako bankua bera ere iritzi berekoa dela. Hala ere, esan bezala, komisio hori oso hedatuta dago gainontzeko bankuen artean.

Bestalde, Kutxabankek adierazi duenez, komisioekin bezeroak bulegoetara joatea saihestu nahi du, beste bide batzuk badaudelako ordainketak egiteko, eta helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Ekonomia Gasteiz Albisteak