Ekonomia -
Egutegia
2018ko lan egutegiak 12 jaiegun komun izango ditu EAEn eta Nafarroan
Aste Santua martxoaren 29an hasi eta apirilaren 2an bukatuko da. Maiatzaren 1a (asteartea), azaroaren 1a (osteguna) eta abenduaren 6a (osteguna) zubiak hartzeko modukoak izango dira.
Agentziak | Erredakzioa
2018ko lan egutegiak 12 jaiegun komun izango ditu Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan, Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duenez. Horietatik, bederatzi, ordezkatu ezinak dira, Espainiako Estatuan jaiegunak baitira. Beste hirurak EAEn eta Nafarroan izango dira jaiegunak, baina ez Estatua mailan.
Aste Santua martxoaren 29an (Ostegun Santua) hasi eta apirilaren 2an (Pazko Astelehena) bukatuko da. Maiatzaren 1a (Langilearen Eguna) asteartea izango da; azaroaren 1a (Santu Guztien eguna), osteguna; abenduaren 6a (Konstituzio eguna), osteguna baita ere; eta abenduaren 25a (Eguberri eguna), berriz, asteartea. Hori dela eta, opor egun gutxi batzuk erabilita zubiak hartzeko aukera izango dute lagun askok 2018an. Horrez gain, urriaren 12ko Hispanitate eguna ostirala izango da, jaieguna Espainia osoan.
Bestalde, abenduaren 3a, astelehena, Nafarroako Eguna da, eta beraz, jaieguna Nafarroako Erkidegoan. Apirilaren 28a, San Prudentzio eguna, jaieguna izango da Araban; eta San Inazio eguna, uztailaren 31a, berriz, Gipuzkoan eta Bizkaian.
Hauek dira 2018ko jaiegunak:
Urtarrilak 1: Urteberri eguna (astelehena)
Urtarrilak 6: Errege-eguna (larunbata)
Martxoak 29: Ostegun Santua (osteguna)
Martxoak 30: Ostiral Santua (ostirala)
Apirilak 2: Pazko Astelehena (astelehena)
Maiatzak 1: Langilearen Eguna (asteartea)
Abuztuak 15: Andre Mariaren Jasokundea (asteazkena)
Urriak 12: Hispanitate (ostirala)
Azaroak 1: Santu Guztien eguna (osteguna)
Abenduak 6: Konstituzio eguna (osteguna)
Abenduak 8: Andre Mari Sortzez Garbiaren eguna (larunbata)
Abenduak 25: Eguberri eguna (asteartea).