Ekonomia -

Bilbo

LABek kontzentrazioa egin du, Guggenheimeko lan-prekarietatea salatzeko

"Kalitate baxuko azpikontratatuekin edota aldi baterako lan enprekin funtzionatzen eta langileen grebarako eskubidea hausten 20 urte bete" dituela salatu du sindikatuak.

LAB Bilboko Guggenheim Museoko zelaigunean bildu da. Irudia: EiTB
Guggenheim Museoa
LAB Bilboko Guggenheim Museoko zelaigunean bildu da. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak Bilboko Guggenheim Museoko zelaigunean kontzentrazioa egin du larunbat honetan, pinakotekak "prekarietatean oinarritutako lan-baldintzak eskaintzen, kalitate baxuko azpikontratatuekin edota aldi bateko lan enpresekin funtzionatzen eta langileen grebarako eskubidea hausten 20 urte bete dituela" salatzeko.

Ohar batean, sindikatuak esan du duela urtebete 18 hezitzaile kaleratu zituztela Museotik "haien eskubideak defendatzeagatik". "Greba egin genuen lan-baldintzak eta soldata barregarriak hobetzea eskatzeko, eta mendeku modura, denak kaleratu zituzten”, salatu du sindikatuak.

Hala eta guztiz ere, LABek azaldu du egoera salatzen eta "museo benetan eredugarri baten alde" lanean jarraituko duela, “Fast Fooden artea gutxi batzuen negozioa bilakatzea nahi dutenen aurrean, langileentzat 'miseria' eskaintzen duten bitartean".

"Kalitatezko museo bat nahi dugu, inor ‘entxufatu’ gabe, fatxada distiratsuaren gainetik langileen duintasuna babesten duena", eskatu dute LABetik, "Guggenheimen prekarietatea gelditzea" helburu nagusia izanda.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Guggenheim Bilbao museoaren erakusketak LAB albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak