Ekonomia -

Aurrekontu orokorrak

Euskadik 440 milioi euro jasoko ditu Aurrekontu Orokorren arabera

Azpiegitura handiei emandako partidak azpimarragarriak dira: AHTk 135 milioi hartuko ditu eta Bilboko portuak 42 milioi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Cabieces Gobernuaren ordezkariak iragarri duenez, Exekutiboak egindako aurrekontuetako proiektuak 440 milioi euroko inbertsioa aurrikusten du Euskal Autonomi Erkidegorako. Horietatik 135 Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanetarako izango dira.

Cabiecesek azpimarratu du AHTarentzat bideratutako partida 83 milioi murriztuko duten arren, Gobernuak abiadura handiaren aldeko apustua bermatzen duela, Euskadin.

Horrez gain, ordezkariak adierazi duenez, partida horren murrizketa "desjabetzen kopuruaren beherakadaren ondorioa da".

Bestalde, ordezkariak esan du Bilboko eta Gasteizko aireportuetako erreformetarako 24,4 milioi eta 12 milioi euro ordainduko dituztela, hurrenez hurren.

Gainera, Bilboko portuak 42 milioi euro jasoko ditu eta Pasaiakoak, berriz, 18 milioi.

% 23 zorrotzagoa

Gobernuak aurkeztutako Aurrekontu Orokorrari dagokionez, Cabiecesek azaldu duenaren arabera, "demokraziako aurrekonturik zorrotzena da" eta helburua Estatuaren defizita % 6 txikitzea dela gaineratu du.

Ordezkariak esan du aurrekontuaren murrizketa % 30ekoa izango dela Estatu osoan eta Euskadiren kasuan, % 23koa.

Era berean, Cabiecesek adierazi du Gobernuak, 2011n, 533 milioi euro bideratuko dituela Euskal Autonomi Erkidegoko gutxieneko pentsioen ordainketari aurre egiteko.

Gainera, Gobernuaren Euskadiko ordezkariak argitu duenez, "enplegu politika aktiboen transferentziek ez dute aurrekontuetan eraginik izan beharrik", eta Kutxa Bateratua hausten ez duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea