Ekonomia -

2017an

Adegik % 2,8 eta 3 artean mantendu du 2017rako hazkunde aurreikuspena

Gipuzkoako enpresaburuen elkartearen arabera, enpresa gipuzkoarren konfiantza "maximo historikoan" dago, eta horien % 88k eskaera kopurua mantendu edo handitzea lortu du.

Guibelalde, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Guibelalde, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak 2017rako egin zuen BPGaren hazkundearen aurreikuspena % 2,8 eta 3 artean mantendu du. Halaber, 6.000 lanpostu berri sortuko direla aurreikusi zuen, eta eutsi egin dio aurreikuspen horri.

Donostian Pello Guibelaldek elkarteko presidenteak, Jose Mugel Ayerza patronalaren zuzendari nagusiarekin eta Patxi Sasigain Lehiakortasun eta Berrikuntza zuzendariarekin batera, egindako prentsaurreko batean adierazi duenez, emaitza "oso onak" eman ditu elkarteak ekonomiaren egoerari buruz egindako azken inkestak.

Guibelaldek, baina, ez du Kataluniaren egoerari buruzko erantzunik eman nahi izan, Adegik "datu fidagarriak, ziurrak" ematen dituelako eta, bere ustean, gai horri heltzea "zurrumurruetan" sartzea litzateke. "Ez dugu daturik iritzirik emateko", esan du hedabideek galderak egiten jarraitu ostean.

Bestalde, Adegiren txostenean agertzen denez, "enpresa-konfiantza maximoetan dago. Enpresen % 93k uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo susperraldikoa dela" eta "enpresen ia % 96k espero du merkatuko egoera normaltasunezkoa edo susperraldikoa izatea".

Gainera, enpresen "% 88k lortu du bere eskariak areagotzea edo mantentzea", eta ekoizteko ahalmena "% 84ra arte iritsi da eta ia 2008ko apirilean erregistratutako maila lortu du".

Testuinguru horretan, Adegik eutsi egin dio Gipuzkoarentzat egindako aurreikuspena, BPGaren hazkundeari dagokionez. Gainera, 6.000 lanpostu baino gehiago lortuko direla uste du, aurreko urtearekin alderatuta, eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsona kopurua 235.000koa izango da, "2008tik izandako handiena".

Bestalde, Guibelaldek Euskadin egitekoa den erreforma fiskala izan du hizpide eta, ohartarazi duenez, Euskadin "enpresen fiskalitatearen Txapeldunen Ligan sartzeko arriskua dago, Europako lehiakortasun fiskalaren zerrendan azken postuetara jaitsita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Adegi argazkiak Ekonomia