Ekonomia -

Finantzak

Caixabankek egoitza Kataluniatik ateratzea aztertuko du ostiral honetan

Lekualdaketa Espainiako Gobernua prestatzen ari den aldaketa legal bati esker posible izango litzateke; izan ere, erabakia akziodunen batzordeak berretsi gabe aurrera eramatea ahalbidetuko luke.

Caixabank bankuaren egoitza Bartzelonan. Argazkia: EFE
Caixabank bankuaren egoitza Bartzelonan. Argazkia: EFE
Caixabank bankuaren egoitza Bartzelonan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caixabankek ezohiko administrazio kontseilua deituko du biharko, bankuaren egoitza soziala Kataluniatik ateratzea aztertzeko, finantza iturriek baieztatu dutenez.

Lekualdaketa Espainiako Gobernua prestatzen ari den aldaketa legal bati esker posible izango litzateke; izan ere, erabakia akziodunen batzordeak berretsi gabe aurrera eramatea ahalbidetuko luke.

Zentzu horretan, erabakia akziodunen batzordean onartu gabe enpresei egoitza soziala tokiz aldatzea ahalbidetzeko, Espainiako Gobernuak lege-dekretua onartuko du bihar, enpresaburuek gaur baieztatu dutenez. Horrela, Kataluniatik atera nahi diren enpresek lan errazagoa izango dute.

Balear Uharteak

Jordi Gualek zuzentzen duen bankuak egoitza Balear Uharteetara eramango duela diote azken zurrumurruek, kazetari batzuek aurreratu dutenez.

Sabadell bankuak egoitza lekualdatuko duela iragarri du gaur. Akziodunen batzordea bildu barik hartu du erabakia; izan ere, bankuaren estatutuek horrela aurreikusten dute. Honenbestez, lekualdaketa aurrera eramateko kontseiluak onartzearekin nahikoa izan da.

Caixabanken kasuan, aldiz, erabakia akziodunen batzordeak berrestea beharrezkoa da. Horregatik, Espainiako Gobernuak bihar iragarriko duen lege-dekretuak ate hori zabalduko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea