Ekonomia -

Sestao

'Living Stone' ontzia bukatzeko Santurtzira eraman du Naval ontziolak

Ontzia lekualdatzeko lanak 14:00ak aldera hasi dira. Zenbait atoiontzik parte hartu dute operazioan.

Atoiontziak 'Living Stone' eramaten. Argazkia: EFE
Atoiontziak 'Living Stone' eramaten. Argazkia: EFE
Atoiontziak 'Living Stone' eramaten. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Living Stone kable ontzia Santurtziko kaira eraman du Naval ontziolak. Ontzia bertan amaituko dute, ondoren DEME-Tideway armadoreari entregatzeko. Konpainia ontzia lapurtzen saiatu zen duela aste batzuk.

Ontziola eta armadorea aurreakordio batera heldu ziren duela egun batzuk, lanak Navaleko instalazioetatik at bukatzeko; izan ere, Sestaoko ontziola hartzekodunen konkurtsoan sartzeko zorian dago. Living Stone ontzia amaitzeko sei hilabete beharko dituzte.

Ontzia lekualdatzeko lanak 14:00ak aldera hasi dira. Zenbait atoiontzik parte hartu dute operazioan.

Irailaren 21ean armadorea ontzia Bizkaiko ontziolatik ateratzen saiatu zen, baina langileek, Navaleko zuzendaritzak eta Ertzaintzak eragotzi zuten.

LIVING STONE NAVAL EFE

Atoiontziak 'Living Stone' eramaten. Argazkia: EFE

Hiru hilabeterako lan-erregulazio espedientea

Navaleko zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak aldi baterako lan-erregulazio espedientea adostu dute. Neurriak behargin guztiei, 185 langileei, eragingo die hiru hilabetetan.

Txostenaren negoziazioan, industria laguntzaileak kontuan izan dituzte, Santurtzin ontzia bukatzeko lanekin jarraitu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi berriak Sestao argazkiak Lana Enplegu erregulazioko espedienteak Ekonomia berriak Albisteak Construcciones Navales del Norte