Ekonomia -

Hezkuntza

Hezkuntza publikoko irakasleek elkarretaratzea egin dute murrizketen kontra

ELA, LAB eta Steilas sindikatuen arabera, negoziazio mahaian emandako aurrerapenak "ez dira nahikoak", eta, ondorioz, abendura bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela jakinarazi dute.

Eskola Publikoko irakasleen elkarretaratzea
Eskola Publikoko irakasleen elkarretaratzea
Eskola Publikoko irakasleen elkarretaratzea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hezkuntza publikoko irakasleek elkarretaratzea egin dute murrizketen kontra, gaur goizean, eskola publikoen aurrean ikasleak eskolara sartzen ziren bitartean, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta.

Sindikatu horietako ordezkariek, negoziazioen nondik norakoak azaltzeaz gain, elkarretaratzeekin jarraitzeko arrazoiak azaldu dituzte, Gasteizen egindako prentsaurreko batean.

"Aste honetan negoziazio mahaian aurrerapenak eman diren arren, gaur hasi eta abendura bitartean aurreikusitako mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dugu", azaldu du Esti Martinek (ELA).

"Bide onetik goaz, hainbat hobekuntza eskaini baitizkigute, baina ez da nahikoa; hori dela eta, abendura bitartean aurreikusitako mobilizazioekin jarraituko dugu", esan du Martinek.

Horrela, urrian elkarretaratzeekin jarraituko dute, ostiralero eskola publikoen aurrean. Horrez gain, itxialdiak egingo dituzte, eta abenduan greba-eguna deituko dute.

Izan ere, Hezkuntza Sailak orain arte egindako proposamenak "oso urriak" direla esan dute. "Gure aldarrikapenen artean dauden hainbat puntu jorratu dituzte, baina gutxi batzuk, eta gainerako aldarrikapenak ez dira agertzen", adierazi du Nuria Gallegok (Steilas).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Gizartea albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Sindikatuak Espainian Irakasleak