Ekonomia -
AEB
Toys 'R' Usek porrot egin du pilatutako zor handiagatik
Enpresak babesa eskatu du porrotari aurre egiteko. Erosleek internet bidez erosteko ohituraren ondorioz jaitsi egin dira salmentak.
agentziak | erredakzioa
Toys 'R' Us AEBko jostailuen denda-kateak babesa eskatu du porrotari aurre egiteko. Zor handia pilatu du, eta erosleek egun internet bidez erosteko hartutako ohiturak bultzatu du porrot egitera, EFEk zabaldu duenez.
Enpresak Virginia Ekialdeko Barrutiko Porroten Auzitegian aurkeztu du eskaria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea