Ekonomia -
Datuak
Urte arteko inflazioak gora egin du abuztuan EAEn, eta behera Nafarroan
Nafarroako datuei dagokienez, kontsumorako prezioek % 0,3 egin dute behera, eta urte arteko tasa bi hamarren jaitsi da uztailean.
Agentziak | Erredakzioa
Urte arteko inflazioa % 1,8ra igo da abuztuan, erregaiek eta etxebizitzek gora egin dutelako; prezioek, ordea, % 0,4 egin dute behera, uztaileko datuekin alderatuz.
INE Estatistika Institutuak argitaratutako Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera (KPI), urte arteko tasa hamarren bat ugaritu da, uztailean % 1,7 baitzen.
Lurraldez lurralde aztertuz gero, Araban igo dira gehien prezioak, urte arteko tasa % 2 baita; Bizkaian, ordea, tasa % 1,8 da, eta Gipuzkoan, % 1,7.
Nafarroako datuak
Nafarroako datuei dagokienez, kontsumorako prezioek % 0,3 egin dute behera, eta urte arteko tasa bi hamarren jaitsi da uztailean (% 1).
Batetik, soinekoen eta oinetakoen prezioak jaitsi dira gehien Foru Erkidegoan. Bestetik, aisialdi eta kultura arloko jarduerak dira gehien garestitu diren sektoreak: % 3,3.
Estatu espainiarrean, KPI indizearen urte arteko tasa % 1,6 igo da abuztuan, uztailean baino hamarren bat gehiago.