Ekonomia -

Irailaren 29ko greba orokorra

Jaurlaritzak eta sindikatuek ez dituzte gutxieneko zerbitzuak adostu

Ondorioz, gutxieneko zerbitzuak dekretuz ezarri beharko ditu Gasteizko Exekutiboak. Sindikatuak % 25eko gutxieneko zerbitzuak betetzeko prest dira, baina Jaurlaritzak % 30 nahi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO, UGT, USO eta CGT irailaren 29ko greba orokorraren sindikatu deitzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak ez dute akordiorik lortu gutxieneko zerbitzuak finkatzeko orduan. Ondorioz, Exekutiboak dekretuz ezarri beharko ditu.

Damaso Casado UGT-Euskadi sindikatuko idazkari nagusiak azaldu duenez, sindikatuak % 25eko gutxieneko zerbitzuak eskaintzeko prest dira, baina Exekutiboak "% 30 baino gehiago" nahi ditu.

"Langile guztien eskubideen kontra doan lan-erreformari" erantzuna da greba, Casadoren hitzetan, "kapitalismoaren eta enpresarien eskubideak indartzen dituelako".

Bestalde, grebak "Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteari atzera egiten behartuko" dio, Toni Ferrer UGTko Ekintza idazkariaren ahotan.

Nafarroa

Era berean, Nafarroako Gobernuak proposatutako gutxieneko zerbitzuak arbuiatu dituzte UGT eta CCOO sindikatuek, garraio sektorean greba izatea ekiditen dutela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea