Ekonomia -
Edesa Industrial
Langileak kaleratzeko txostena astelehenean aurkeztuko du Fagor CNAk
Asteartean, langileek batzarra egingo dute, "proiektu jasangarri bat" eskatu eta kaleratzeak salatzeko egingo dituzten protestak adosteko.
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniako CNA Group taldearen barne dagoen Edesa Industrial enpresako zuzendaritzak astelehen honetan aurkeztuko du langile guztiak (327) kaleratzeko erregulazio txostena, ostiralean enpresa batzordeak zuzendaritzak egindako azken proposamena baztertu ostean.
Edesa Industrial enpresako zuzendaritzaren arabera, konpainia horrek "ahalegin handia" egin du "ahal bezain beste lanpostu mantentzeko". Zehazki, Fagor CNAk 327 beharginetatik 167 kaleratzea proposatu du, "gaur egungo egoera" kontuan izanik lantalde osoa mantentzea "ezinezkoa" dela argudiatuz.
Enpresa batzordearen esanetan, aldiz, langileek konpainiaren proposamena onartzea erabaki izan balute ere, zuzendaritzak langile guztiak kaleratzeko erregulazio txostena gauzatzeko asmoa zuen. Dena dela, enpresa batzordea Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin bilduko da astelehenean, lantaldearen egoera zein den azaltzeko asmoz.
Asteartean, langileek batzarra egingo dute, "proiektu jasangarri bat" eskatu eta kaleratzeak salatzeko egingo dituzten protestak adosteko.