Ekonomia -

Greba-egunean

Hegaldiak eta trenak bertan behera uztea proposatu dute sindikatuek

Irailaren 29an, puntako orduetan (6:00etatik 9:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) metroen eta aldiriko trenen % 25 ibiltzea nahi dute UGTk eta CCOOk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 29ko greba egunerako garraioen gutxieneko zerbitzuen proposamena aurkeztu dute CCOOk eta UGTk Sustapen Ministerioan. Espainiako aireportuetatik irten beharreko nazioarteko hegaldiak eta ibilbide luzeko trenak bertan behera uztea nahi dute.

Uharteen eta Penintsularen arteko hegaldiei dagokienez, joaneko hegaldi bat eta bueltako beste bat mantentzea proposatu dute sindikatuek. Halaber, irailaren 28ko gaueko hamabiak baino lehen Espainian aireratu eta lur hartzen duten hegaldiak onartu egiten dituzte euren txostenean.

Tren-zerbitzuari dagokionez, puntako orduetan, hau da, 6:00etatik 9:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, metroen eta aldiriko trenen % 25 ibiltzea nahi dute UGTk eta CCOOk.

Bihar arratsaldean biltzeko deia luzatu die Sustapen Ministerioak sindikatuei. Orduan aztertuko dute proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea