Ekonomia -

Irailaren 29an

Grebarako eskubidea eta lana uztartu ahal izatea eskatu du Corbachok

Lanuzteak lan-erreforma ez duela "aldatuko" adierazi ostean, jubilatzeko batez besteko adina atzeratzearen eta lanpostuetan jarraitzeko pizgarriak ematearen alde agertu da Lan ministroa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 29an, grebarako eskubidea eta mugikortasun eta lanerako eskubidea "uztartu" ahal izatea eskatu du Celestino Corbacho Lan ministroak, eta lanuzteak lan-erreforma ez duela "aldatuko" gaineratu du.

Greba "eskubide konstituzionala" dela esan du Catalunya Radiori eskainitako elkarrizketan. Horren hitzetan, "sindikatuekiko errespetua izan behar dugu", baina "mugikortasun eta lanerako eskubideak ere garrantzitsuak dira", zehaztu du.

"Lan-erreforma guztiz ezinbestekoa eta beharrezkoa da. Ez da aldatuko", azpimarratu du, eta lan-merkatua gidatzen duten arauen aldaketa "orekatua" dela esan du.

Pentsio-sistemaren erreformari dagokionez, jubilatzeko batez besteko adina atzeratzearen, behar baino lehenago erretiratzearen eta lanpostuetan jarraitzeko pizgarriak ematearen alde agertu da Corbacho.

Lan ministroak ez du zehaztu Toledoko Ituneko Batzordean hizpide duten epe hori zein den, baina datozen asteotan Batzordeak horren inguruko proposamenak ezagutzera emango dituela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea