Ekonomia -

Ustezko irregulartasunak

'Marguello auzia', auzibidean jada

Talde parlamentario sozialistak Fiskaltzaren esku utzi du gaur Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 'Marguello auzia'ri buruz egindako txostena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ''Marguello auzia''ri buruz egindako txostena Bizkaiko Fiskaltzan aurkeztu du gaur goizean PSE-EEren talde parlamentarioak, Radio Euskadik aurreratu duenez.

Hain zuzen ere, Osasun sailburua Gabriel Inclan (EAJ) zen garaian Osakidetzak kontratazio irregularrak egin zituela berresten du txostenak. Izan ere, euskal osasun sistemak hainbat zerbitzu kontratatu zituen Jose Carlos Marguello Gurutzetako Ospitaleko Kaliteate zuzendari ohia parte hartzen ari zen enpresekin.

Gainera, txostenari atxikitako gutun batean, PSE-EEk gogorarazi du 1996tik 2009ra Osakidetzak 33,6 milioi euro gastatu zituela euskal osasun zerbitzu publikoaren hiru mediku akziodun ziren hiru enpresekin kontratuak sinatuta.

Are gehiago: Osakidetzak ez zituen bete "publizitatearen eta lehiaren printzipoak", hainbat kontratu "zuzenean" eman baitzituen.

Sozialistek beharrezkotzat jo dute txostena fiskalaren esku uztea, hark erabaki dezan auzian nahasitakoek "ardura penalak" dituzten.

PSE-EEren iturriek azaldu dute aspaldi erabaki zutela txostena Ministerio Publikora igortzea, ikerketa batzordeari aurrea hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea