Ekonomia -

Eztabaida

Otegi: Turismoa kaltetzen duena protestak puztea da

Gainera, Gipuzkoako ostalaritzako enpresariei "nortasun nazionala eta kulturala saldu" egin behar dela esan eta "lan baldintza duinak" ematea eskatu die.

Almirall, Otegi, Izagirre eta Iriarte, enrpesaburuekin. Argazkia: EFE
EH Bilduk bilera egin du Gipuzkoako ostalariekin

1:51

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduren bozeramalearen esanetan, ezker abertzalearen aurkako "sorgin ehiza moduko bat" egiten ari dira, turismo ereduarekin desadostasunak dituelako eta, azpimarratu duenez,  turismoa "kaltetzen duena" protestak "puztea da", "Pearl Harbourreko bonbardaketa balira bezala".

Gainera, Gipuzkoako ostalaritzako enpresariei "nortasun nazionala eta kulturala saldu" egin behar dela die eta "lan baldintza duinak" ematea eskatu die.

Donostian koalizioak Gipuzkoako Ostalaritza Enpresarien Elkartearekin bilera egin eta gero, Otegik azaldu du batzarra "lasaitasunez, normaltasunez eta giro onean" egin dutela, eta adostasunak dituztela, desadostasunak baino. Horren ildotik, "normaltasunaren eta tentsio ezaren" adierazle dela uste du.

Otegi Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidearekin, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohiarekin eta Amaia Almirall EH Bilduren Donostiako Udaleko bozeramalearekin batera izan da.

Koalizioaren iritzian, ez da bakarrik gastronomia eta paisaia "kanpora saldu" behar, baizik eta baita Euskadiren "nortasun nazionala eta kulturala" ere. Zentzu horretan, Otegiren esanetan, "elkarlanerako eta adostasunetara heltzeko" borondatea dago bileran parte hartu dutenen aldetik.

Era berean, Ernaik turismo ereduaren aurka egindako protestak ere izan ditu hizpide. Otegiren ustean, gaia "gutxietsi eta arinkeria kezkagarriaz" jorratzen ari da, eta erantzukizun eza dagoela uste du, "alde askok sufritu duten herrialde batean".

"Istilurik" ez izatea nahi duela berretsi du, eta ziur agertu da "badagoela -liskarrak- nahi duen sektorerik, baina, horien artean, ez dago "EH Bildu ezta Ernai ere". Hala, "sorgin ehiza moduko bat" dagoela uste du, eta badirudiela "ezker abertzaleak ez duela adierazpen askatasunik".

Urkulluk 'jarrera-aldaketa' espero du, bileraren ostean

Asteazken arratsaldean, eta Twitterren bidez, Iñigo Urkullu lehendakariak esan du espero duela 'sakoneko jarrera aldaketa', ezker abertzalearen aldetik, EH Bilduk Gipuzkoako ostalarien ordezkariekin izandako bileraren ostean.

Ironiaz, lehendakariak esan du espero duela Arnaldo Otegik eta EH Bilduko ordezkaritzak 'nazioarteko prentsa irakurtzea, turismoa egiteaz gain'. Hori dela eta, uste du kontuan izango dutela zer-nolako mina egin dien euren jarrerak Euskadik kanpoan duen irudian eta turismoan.

Adierazi duenez, Euskadik 'kalitatezko turismoa du, berezia, desberdina, Estatuan egiten denarekin alderatuta'. Euskadi osoan da 'iraunkorra'.

Hortaz, esan du espero duela esker abertzaleak jarrera alda dezan 'kontu garrantzi honi dagokionez'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Gipuzkoa Euskadi bideoak EH Bildu Nafarroa Gaurko azken ordukoa