Ekonomia -
Gatazka
Turismoaren aurkako ekintzak baztertzea eskatu dio Lasak Sorturi
Gipuzkoako eredu turistikoa defendatzeaz gain, azken egunotako erasoak salatu ditu Imanol Lasa Foru Aldundiko bozeramaileak.
Agentziak | Erredakzioa
Turismoaren aurkako ekintzei "indarrik ez ematea" eskatu dio esker abertzaleari Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak, "guztiok atzean utzi nahi dugun garai bati dakozkion" jarduerak direlako. Horrenbestez, "erakundeetan ekimenak aurkezten lan egiteko apostua" egin dezaten eskatu dio.
Gipuzkoako eredu turistikoa defendatzeaz gain, azken egunotako erasoak salatu ditu Imanol Lasak gaur goizeko agerraldian.
Gizarteari ezer onik ematen ez dion "estrategia suntsikorrak dira pintadak, irainak eta pankartak", gaineratu du bozeramaileak. Halaber, jarrera horrek "jende askorik jaten ematen dion jarduera ez duela hobetzen" aipatu du.
Udako jaiak ospatzen dituzten Gipuzkoako herrietan agertu diren kartelek eta pintadek "garbi utzi dute eztabaida lasaiak planteatzeko Sortuk duen gaitasun eza".
Hori dela eta, ezker abertzaleari eskatu dio "turistentzat iraingarriak diren jarrerak baztertzea".
Etxebizitza turistikoei buruzko polemika
Etxebizitza turistikoei buruzko polemikari dagokionez, erakundeak, Donostiako Udala batez ere, eskaintza arautzeko neurriak hartzen ari direla nabarmendu du. Bestalde, Gipuzkoako Ogasuna legezkoak ez diren etxebizitzen iruzurrari aurre egiten ari dela ere azaldu du.