Ekonomia -
Turismo ereduaren eztabaida
Turismoa Euskadirentzat 'garapen iturria' dela aldarrikatu du Urkulluk
Jaurlaritzaren apustua "turismo jasangarria eta kalitatekoa" dela nabarmendu du lehendakariak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iñigo Urkullu lehendakariak elkartasuna adierazi dio turismoaren sektoreari, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren apustua "turismo jasangarria eta kalitatekoa" dela, sektore hori "garapen iturria" baita "herrialdearentzat".
Lehendakariak Twitterren egin ditu adierazpenok, Ernaik Basquetour EAEko Turismo Agentziaren egoitzan pintadak egin eta gero.
Txio batean, Urkulluk elkartasuna agertu dio turismoaren sektoreari.
Gainera, lehendakariak gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak Turismoaren Lege propioa onartu zuela iaz, eta hori oinarri Jaurlaritzak "turismo jasangarria"ren alde egiten duela.
Lehendakariaren esanetan, "ostalaritza, gastronomia, merkataritza, kultura eta folklorea, jaiak eta ekitaldi sozialak lagungarriak dira Euskadi eta euskal herritarren ohiturak ezagutarazteko".