Ekonomia -

Finantza krisia

Kaudimen legeak gogortzea erabaki dute banku zentralek

Basilea III izeneko akordio honek baldintza batzuk betetzea eskatzen du bankuak etorkizuneko finantza krisien aurrean sendotzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 herrialdeetako banku zentraletako agintariek eta autoritate arautzaileek bankuen kaudimen arauak gogortzea erabaki dute finantza sistemen sendotasuna hobetzeko helburuarekin. Horrela adierazi du Franz-Christoph Zeitler Bundesbankeko presidenteordeak.

Arau berrien arabera, bankuek kapital gehiago gorde behar dute egungo finantza krisien zurrunbiloei aurre egin ahal izateko. Arau horiek Estatu eta Gobernu buruen azaroko G20 goi-bileran eztabaidatu eta onartuko dituzte.

Bankuen sektorean, kapitalaren baldintza berrien inguruko eztabaidek sortutako ziurgabetasunei aurre egiten die akordio honek.

Puntu nagusiak "Tier 1" eta "1 nibela" (oinarrizko kapitala, hau da, akzio arruntak eta banatu gabeko erabilpenak, kontuan hartuta, finantza erakundeen sendotasuna neurtzen duen ratioa), %6 izan behar da, egungo %4aren aurrean.

Hala ere, igoera hau apurka egingo da, bankuek hala eskatuta, eta 2018. urtea arte ez da osorik beteko. Gauza bera gertatuko da gaur hartutako gainontzeko erabakiekin.

Bitartean, Deutsche Bank, Alemaniako bankurik handienak, 9.800 milioi euro eskuratzeko merkatuetara joko duela iragarri zuen Basileako bileraren emaitzak ezagutu baino lehen. Horrekin bere kapital ratioak sendotzen saiatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea