Ekonomia -

Lekeitioko portuko lanak

Lekeitioko portua birmoldatzeko plana eskatu dio alkateak Jaurlaritzari

Santa Katalina pasealekuko lanen lehen fasea amaitu dute eta bigarrena irailean hastea aurreikusten dute.

Lekeitioko portua. Argazkia: EiTB
Lekeitioko portua. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lekeitioko portua birmoldatzeko plana egitea eskatu dio herriko alkateak Eusko Jaurlaritzari. Bertako arrantzaleek duela hamar urte baino gehiago egindako eskaria da.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Lekeitioko portura egin duen bisita baliatuta, kaiaren segurtasuna hobetuko duen birmoldatze-plana egiteko eta arrantza tradizionalari lotutako jarduerei eusteko zein Antzar Eguna egitea bermatzeko pantanal berriak jartzeko eskatu dio alkateak Jaurlaritzari.

Tapiak Santa Katalina pasealekuko obren bilakaera egiaztatu du bertatik bertara, izan ere, beran zuzentzen duen Sailak 100.000 euro bideratu ditu lan horietara. Proiektu horren baitan, Lekeitioko itsasertzeko paisaia errekuperatu eta kostako bidea egin nahi dute.

Santa Katalina pasealekuko lanen lehen fasea amaitu dute eta bigarrena irailean hastea aurreikusten dute.

Lan horiez gain, urritik aurrera Lekeitioko kai muturra berritzeko eta urte amaieran Abastos plaza hobetzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia 2024 Lekeitio bideoak Gaurko azken orduko albistea