Ekonomia -

Erosketa

Douglas multinazionalak 103 If lurrin-denda erosi dizkio Eroskiri

Eroskik azaldu duenez, saltoki horietako lanpostu guztiak mantenduko dituzte, eta langileen lan-baldintzak subrogatu egingo dira.

Eroski. Argazkia: EiTB
Eroski. Argazkia: EiTB
Eroski. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Douglas GmbH multinazional alemaniarrak eta Eroski Taldeak akordio bat itxi dute ostegun honetan, euskal jatorriko enpresari 103 If lurrin-denda erosteko. Prozesua gauzatzeko, Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak oniritzia eman behar du.

Eroskik ohar baten bidez jakitera eman duenez, saltoki horietako lanpostu guztiak mantenduko dituzte, eta langileen lan-baldintzak subrogatu egingo dira.

Operazioa gauzatzen den bitartean, Eroskik salduko dituen denda horiek ohikotasunez jarraituko dute lanean.

Eroskik azaldu duenez, arreta bere indar-guneetan eta errentagarritasunean jarri nahi ditu, eta akordio hori bere lehiakortasuna handitzeko estrategiaren parte da.

Bestalde, Javier Amezaga Eroskiren Baliabideen Saileko zuzendari nagusiak baikortzat jo du operazioa, izan ere, “epe erdira begira Eroskiren errentagarritasunerako positiboa” izango dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiren albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak berriak Alemania albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Hipermerkatuei buruzko albisteak Enpresaburuak Merkataritza albisteak gaur