Ekonomia -

Aurrera egin ezinik

Gipuzkoako metalgintzan lanuzteak deitu dituzte ELAk eta LABek

Bederatzi greba egun iragarri dituzte: irailaren 27an eta 28an, urriaren 13tik 15era eta azaroaren 2tik 5era.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzean eta ekainean&' || 'nbsp; lanuzteak egin&' || 'nbsp; ostean, ELAk eta LABek 9 greba egun deitu dituzte Gipuzkoako metalgintza sektoreko lan-hitzarmenaren defentsan.

Sindikatu bi horiek dagoeneko iragarri dituzte lanuzteen datak: irailaren 27an eta 28an, urriaren 13tik 15era eta azaroaren 2tik 5era.

ELAk eta LABek ez dute onartzen patronalaren lan-hitzarmenaren proposamena, eta "jarrera aldatu ez izana" leporatu diote Adegiri.

Horregatik, Gipuzkoako metalgintzarako "atzerapauso garrantzitsua" izango den arren, Espainiako metal sektoreko hitzarmenaren alde agertu dira sindikatuok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea