Ekonomia -

Hezkuntza

Haurreskoletako ordezkapen zerrendak urrian irekiko dituzte berriro

Bi asteko epean, izena eman eta baldintzak betetzen dituztenak, zerrendan sartuko dituzte. Gainera, baremazioak egiteko aukera egongo da.

Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurreskolen Partzuergoko zuzendaritzak bilera egin du gaur Bilbon, eta irakasleentzako zerrendak irekitzea erabaki du. Urriaren hasieran egingo dute publiko zerrenden irekiera, eta litekeena da urriaren bigarren hamabostaldian izatea prozesu osoa.

Partzuergoak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, bi asteko epean, izena eman eta baldintzak betetzen dituztenak, ordezkapenetarako zerrendan sartuko dituzte.

Era berean, baremazio prozesua jarriko du abian Partzuergoak, eta urrian izena ematen dutenei eta aurretik apuntatu direnei eragingo die, baina baita lehendik zerrendan daudenei eta puntuazioa berrikusi nahi dutenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024