Ekonomia -

Irailak 29

Greba orokor guztiek dutela eragina ohartarazi dute CCOOk eta UGTk

Bi sindikatuetako idazkari nagusiak Lan Ministerioaren egoitzan izan dira greba deialdia erregistratzen. Lan erreformak enpresei "amestu ere egin ez zuten" boterea ematen omen die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Fernandez Toxo CCOOren idazkari nagusia eta Candido Mendez UGTkoa Lan Ministerioaren egoitzan izan dira irailaren 29rako deitu duten greba orokorra erregistratzen eta lan erreformak enpresei "amestu ere egin ez zuten" boterea ematen diela salatu dute.

Toxok gogor kritikatu ditu Gobernuaren neurriak, lan-erreforma batez ere, enpresen esku "amestu ere egin ez zuten" boterea uzten duelakoan.

Mendezek ere gaitzetsi egin du lan-erreforma, langile helduak langile prekarioekin ordezkatzeko operazio "erraldoia" sor dezakeelako.

Sindikatuetako buruzagiek uste dute Gobernuak ezarritako neurriek, pentsioen murrizketak tarteko, ez dutela ekonomiaren errekuperazioa eta lanpostuen sorrera sustatuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea