Ekonomia -
Bilbo
Izar zigortu dute berriro, amiantoak hildako beste langile bat dela eta
Beharginak 30 urte baino gehiago eman zituen lanpostuan eta, epe horretan, amianto zuntz eta hautsarekin egon behar izan zuen. Aurtengo otsailean hil zen.
agentziak | erredakzioa
Bilboko Epaitegi batek 434.134 euro ordaintzera zigortu du Izar Construcciones Navales enpresa, amiantok hildako beste langile bat dela eta. Kalte ordaina beharginaren alargunak eta hiru alabek jasoko dute.
ASVIAMIE amiantoaren biktimen euskal elkartearen arabera, ontziolak hildakoaren sendiari kalte ordaina ordaindu beharko dio, kontrako bi ebazpen jaso ostean, Bilboko Zibileko 9 zenbakidun Epaitegiak ebatzi duenez.
Hala, enpresak 326.000 euro eman beharko dio alargunari, 52.000 euro hildakoarekin bizi zen alabari, eta beste 35.000 eta 20.000 euro % 70eko eta % 65eko urritasuna dute bi alabei, hurrenez hurren.
Elkartearen hitzetan, langilea (H.O.M.) 1966an hasi zen La Navalen lanean eta, 1969an, Astilleros Españoles izeneko ontziolan, eta han jardun zen 1998ko ekainean aurretiazko erretiroa hartu zuen arte.
Langileak aldamioak muntatu eta desmuntatzen zituen eta, lanean egon zen epe horretan, amianto zuntz eta hautsarekin egon behar izan zuen.
2016ko maiatzean mesotelioma bat diagnostikatu zioten, 73 urte zituela, eta Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren arabera, lanak eragindako gaitza da. Aurtengo otsailean hil da behargina.
ASVIAMIEk zehaztu duenez, La Naval eta Astilleros Españoles enpresek amiantoaren gaineko legea urratu zuten, 1960tik langileen osasunarentzat kaltegarria dela ezagutzen baita. Asbestosia 1961ean sartu zuten laneko gaitzen zerrendan, eta, 1978an, mesotelioma.