Ekonomia -

Araudi berria

Kanon digital berria: 0,08 euro CDetan eta 1,1 euro mugikorretan

Auzitegi Gorenak eta EBk 2011tik 2016ra arteko araudia legez kanpokotzat jo eta gero, gailu eta euskarri digitalen erosketatik aterako da aurrerantzean, ostera ere, sortzaileentzako ordaina.

Soinu erreproduzigailuen gaineko zerga 5,45 eurokoa izango da
Soinu erreproduzigailuen gaineko zerga 5,45 eurokoa izango da
Soinu erreproduzigailuen gaineko zerga 5,45 eurokoa izango da

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Artxiboak erreproduzitzeko gailu eta euskarrien fabrikatzaile eta banatzaileek” ordainduko diete aurrerantzean, legez, Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak azaldu duenez, sortzaileei kanon digitala, beren lanen kopia pribatuak telefono mugikor, CD eta memorietan erreproduzitzearen truke.

PPk 2011n abian jarritako araudia, zeinaren bidez gastu hori Estatuko Aurrekontu Orokorretan kargatzen baitzen, ordeztuko du eredu berri honek; izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak eta Europar Batasunak legez kanpokotzat jo zuten neurri zaharra.

Kontsumitzaileek ordaindu beharko duten salneurrian eragina izango du fabrikatzaile eta banatzaileek ordaindu beharko duten kanonak, baina autonomoek, enpresek eta Administrazioak itzultzea eskatu ahalko dute, kasuan kasuko gailua “jarduera profesionalerako soilik” erabiliko dutela egiaztatuta.

1,1 euro, telefono mugikor bakoitzean

Bideo eta irudiak erreproduzitzen dituzten telefono mugikorrei 1,1 euroko zerga ezarriko diete, eta USB memorietan eta disko gogorretan 24 zentimokoa izango da zenbatekoa.

Testuak dioenez, 3,15 euroko igoera izango da tabletetan, 5,45ekoa soinu edo bideo erreproduzigailuetan, eta 6,45ekoa erreproduzigailu ez integratuetan. Nolanahi ere, ordenagailu eta tableten kasuan, behin bakarrik ezarriko dute zerga.

Halaber, 4,5 eta 5,25 euro artekoa izango da inprimagailuen gaineko zerga, 0,33 eta 1,86 euro artekoa disko-grabagailuen gainekoa, eta 8 eta 28 zentimo artekoa ezarriko diete disko konpaktuei (CD eta DVDak).

Gailu eta zenbatekoen zerrenda hau behin-behinekoa izango da, eta urtebetez izango da indarrean. Gerora, Ministerioaren aginduz berriztatuko dira, gehienez ere hiru urtean behin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea