Ekonomia -

Lan istripua

50 urteko langile bat hil da Azpeitian, lan istripu batean

Produktuak ontziratzeko makina batek harrapatu du gizona, eta bertan hil da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamar urteko gizon bat hil da astelehen honetan Azpeitian (Gipuzkoa) izandako lan istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 14:50ean gertatu da, Olalde industriagunean. Produktuak ontziratzeko makina batek langilea harrapatu du, eta han bertan hil da.

Mediku bat bertaratu da, baina ezin izan du ezer egin haren bizia salbatzeko.

LAB sindikatuak 24 orduko lanuztea deitu du astearte honetarako, eta elkarretaratzea deitu du lantegiaren aurrealdean.

Zentral abertzaleak “atsekabea,  babesa eta elkartasuna” adierazi die biktimaren senideei eta lankideei, eta salatu du lan istripuak ez direla “kasualitatea “. “Langileen osasuna eta bizia arriskuan dauden arazo estruktural baten ondorio dira”, ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Albisteak Gipuzkoa Azpeitia albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak