Ekonomia -

Turismoa

Bizkaiak bidaiari-ontzi gehiago hartuko ditu aurtengo denboraldian

Aldundiaren arabera, 58 ontzi eta 94.000 bidaiari inguru iritsiko dira, ia baino % 10 gehiago.

Foro batek kruzeroen industriaren aukerak aztertu ditu, Getxon

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak egindako aurreikuspenaren arabera, aurten 58 opor-ontzi iritsiko dira Bilboko Portura, iaz baino % 14 gehiago; eta 94.000 bidaiari inguru, iaz baino % 10 gehiago.

Hala iragarri du Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako diputatuak Bilbao Bizkaia Forum Cruises terminalaren inaugurazio ekitaldian, Getxoko portuan.

Era berean, diputatuak jakinarazi du 0por-ontzien turismoak Bizkaiko Barne Produktu Gordinari 10 milioi euroko ekarpena egin ziola 2016an.

Bilbao Bizkaia Forum Curises foroa Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Portu Agintaritzak eta Bilboko  eta Getxoko udalek antolatu dute. Opor-ontzien turismoari lotutako profesionalek hartu dute parte eta industria horrek eskaintzen dituen aukerei buruz aritu dira.

Pradalesen hitzetan, sektore hori "goraka" egiten ari da munduan eta Bizkaiaren helburua Atlantikoan barrena egiten diren ibilbideetan "erreferente" izatea da, "Europan sartzeko ate bilakatuta".

Foroan hainbat pertsona bildu dira: sektoreari lotutako profesionalak, bidaia-agentzietako langileak, erakundeetako ordezkariak eta turismoa sustatzeaz arduratzen diren eragileak. Hoteletako, jatetxeetako eta museoetako kudeatzaileak ere izan dira.

Topaketan opor-ontzien negozioak eskaintzen dituen aukerak aztertu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Getxo albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskadi argazkiak Bilboko Portua argazkiak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Bidaia albisteak 2024