Ekonomia -

Lan-eskaintza publikoa

Osakidetzako lan-eskaintza publikoaren probak, 2018ko ekaina baino lehen

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan eman du Osasun sailburuak ostiralean Osakidetzako Zuzendaritzak eta Satse, UGT eta SME sindikatuek lortutako akordioaren berri.

Osakidetzak inoizko Lan Eskaintza Publikorik handiena deitu du

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako 3.335 plazako lan-eskaintza publikorako azterketak 2018ko ekaina baino lehen egingo dira, Jon Darpon Osasun sailburuak gaur jakitera eman duenez. Probak 2016. urteko lehen hilabeteetan egin nahi dituztela gaineratu du.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan eman du sailburuak ostiralean Osakidetzako Zuzendaritzak eta Satse, UGT eta SME sindikatuek lortutako akordioaren berri.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek baztertu egin dute akordioa, eta haiei zuzendu zaie gaur Darpon. "Euren interes propioak" alde batera utzi eta akordioaren bat egiteko eskatu die, "Osakidetzaren historiako onenetako baita", sailburuaren hitzetan.

Darponek zehaztu duenez, probak 2018an egingo dira, ahal dela, urtearen hasieran.

Datorren urteko lan-eskaintza publikoaz gain, sailburuak baieztatu du beste deialdi bat izango dela legegintzaldia bukatu aurretik eta bertan 2018an eta 2019an erretiroengatik eta lanerako ezintasunengatik sortutako hutsuneak aintzat hartuko direla.

Lan-eskaintza publikoaren inguruan lortutako akordioaren harira, pozik agertu da Darpon sailburua, haren esanetan, Osakidetzaren 34 urteko historian inoiz izan den deialdi handiena delako. Azaldu duenez, azterketa teorikoa test modukoa izango da kategoria guztietan eta espezialistek azterketa praktikoa ere egin beharko dute.

Jon Darpon sailburuaren esanetan, 21 kategoriatako lanpostuak eskainiko dira eta % 90 baino gehiago txanda librekoak dira. Lanpostu guztietatik 895 medikuei zuzendutakoak izango dira; 717, erizainentzat; eta 816, berriz, administrazioko langileentzat, zaindarientzat, sukaldarientzat eta osasun arlokoak ez diren beste langileentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Funtzionarioak bideoak Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Lan-eskaintzak gaur Medikuak