Ekonomia -
ELA-ren 14. Kongresua
Adolfo Muñoz berrautatu dute ELAko idazkari nagusi, botoen % 87,5arekin
'Txiki' Muñozek bere hirugarren agintaldiari ekingo dio, bere azken urteetako kudeaketa txostenak eta datozen urteetarako lan-ildoak babes zabala jaso ostean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ELAren 14. Kongresuak Adolfo "Txiki" Muñoz berrautatu du sindikatuko idazkari nagusi gisa, kongresuan parte hartu duten ordezkarien % 87,5aren babesa eskuratuta.
Gaurtik aurrera bere hirugarren agintaldiari ekingo dio "Txiki" Muñozek, hain zuzen ere, bere azken urteetako kudeaketa txostenak eta datozen urteetarako lan-ildoak babes zabala jaso ostean.
"Txiki" Muñoz buru izango duen Batzorde Eragilea aukeratu dute gaur eta hau izan da bozketaren emaitza: aldeko 623 boto, kontrako 73 (% 10,25), 16 zuri (% 2,25) eta hiru boto baliogabe.
Muñozen taldea "kontinuista" izango da; izan ere, berritasun bakarra Pello Igeregi Santamaria izango da eta negoziazio kolektiboaren, lan osasunaren eta euskararen ardura izango du.