Ekonomia -
Bozketa
Senatuak Lan-erreformaren lege proiektua onartu du
Egitasmoak aurrera egin du PSOE, Entesa Catalana de Progrés eta Talde Mistoaren aldeko botoekin, CIU eta EAJren abstentzioarekin eta PPren kontrako botoarekin.
Erredakzioa
Senatuko Lan Batzordeak Lan-erreformaren lege proiektua onartu du gaur arratsaldean, PSOE, Entesa Catalana de Progrés eta Talde Mistoaren aldeko botoekin, CIU eta EAJren abstentzioarekin eta PPren kontrako botoarekin.
Berdinketak boto ponderatuen sistemara jotzea behartu du. Horrela, PSOEk, 105 senatari dituela, Entesak dituen 16 senatariak eta Talde Mistoaren 8 senatariak gogoan izan ditu. Guztira erreformaren aldeko 128 boto dira Alderdi Popularrak dituen 123 senatarien aurka. Bai CiU (7 senatari) eta bai EAJ (4 senatari) berriro abstenitu dira.
Senatuko Batzordean onartutako testuak erreformak bere prozesu parlamentarioa jarraitzea eta hurrengo 9an bere azken azterketari aurre egiteko eta behin betiko otartua izateko Kongresura bueltatzea onartzen du.
Hori gertatu baino lehen, Kongresuak Senatuak ezarritako aldaketak mantenduko dituen ala ez erabaki behar du. Horien artean, langabetuek zigortu gabe prestakuntza-ikastaroak errefusatzeko dituzten 100 egunetatik 30ra pasatzea nabarmentzen da.
Bozketan zehar nahasmena izan da. Izan ere, presidenteak mikrofonoak irekita utzi ditu, hurrengo esaldia esan duenean: "Ez dit inork puta kasurik egin".
Lentxu Rubial PSOEko ordezkaria Lan Batzordeari amaiera ematen saiatzen ari zenean, gainontzeko senatariak hitz egiten hasi dira eta nahasmena sortu da aretoan.
Mikrofonoak irekita zituela, esaldi hura esan du, baina Senatuko kideek ez dituzte Rubialen hitzak entzun.