Ekonomia -

Automobilgintza

Gestampek Erandioko SMA trokel egilea erosi du

Bost milioi euro ordaindu ditu 146 langile dituen matrize enpresa, Matrinor zena, erosteko.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gestampek Erandioko SMA matrize ekoizlearen (aurretik Matrinor zena) industria jarduera erosi du bost milioi euroren truke, automobilgintza alorreko enpresak jakitera eman duenez.

SMAk 146 langile ditu, eta hornidura kontratua zuen Gestampekin, automobilgintzako piezen moldeak ekoizteko lan egiten baitzuen beretzat modu esklusiboan.

Matrinor 2001ean inauguratu zuten, Cenemsa-Westinghouse zenaren lantegian. Gero, krisi bat igarota, saldu egin zuten eta SMA izena jarri zioten.

Gestampek EAEn izango duen seigarren lantegia izango da. Abadiñokoa da garrantzitsuena, eta beste lau trokel ekoizleak dira: Deriokoa, Zamudiokoa, Muskizkoa eta Erandiokoa. Seigarrena Gipuzkoan dago, eta prentsak egiten ditu. Guztira 2.000 langiletik gora ditu Gestampek EAEn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak