Ekonomia -

Banketxeak

Santanderrek kapitala handitzeko asmoa du Banco Popular erosteko

5.000 milioi euroko kapital handitzea izango litzateke, Popularrek gaur egun duen 1.334 milioi euroko kapitala baino askoz gehiago.

Ana Patricia Botin Santanderren presidentea. Argazkia: Efe
Ana Patricia Botin Santanderren presidentea. Argazkia: Efe
Ana Patricia Botin Santanderren presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santander banketxeak 5.000 milioi euroko kapital handitzea egiteko asmoa du Banco Popular erosteko, baina kopuru horrek aise gainditzen du bankuak burtsako saioaren amaieran zuen 1.334,6 milioi euroko balioa.

Hori horrela, Ana Botin buru duen bankuak prima bat eskainiko lieke akziodunei, eta dirutza bat gordeko luke Banco Popularrek higiezinen merkatuan duen zorrari aurre egiteko.

Adituen ustez, Santanderrek dirua gorde nahi du akziodunen salaketei aurre egiteko, 2016ko udan kapitala handitzeko prozesuan parte hartu zuten akziodunek jar ditzaketenei bereziki.

Operazioa burutuz gero, Santanderrek 471.000 milioi euro izango lituzke aktiboetan, eta Caixabank aurreratuko luke Espainiako banketxe handienen zerrendan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Banco Santander bideoak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea