Ekonomia -
Lan-gatazka
Bilboko eta Pasaiako zamaketariek grebara joko dute datorren astean
Patronalarekin izandako negoziazioa hautsita, sindikatuek lanuzteak deitu dituzte ekainaren 5ean, 7an eta 9an.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko eta Pasaiako portuko zamaketariek ekainaren 5ean, 7an eta 9an deitutako lanuzteekin bat egitea erabaki dute.
Atzo patronalarekin izandako negoziazioak bertan behera geratu ostean, Estatuko sindikatuek grebara jotzea proposatu zuten.
Pasaiako portuan gaur egin dute asanblada. Langileak kezkatuta daude, Kongresuak onartutako dekretuak zamaketarien sektorean "zalantza asko" sortu dituelako.
"Kezkatuta gaude, egun existitzen diren enplegu guztien subrogazioa bermatuta ez dagoelako eta zamaketarien etorkizuna argitu ez dutelako", kritikatu du ohar baten bidez.
Astelehenean elkarretaratzera egingo dute Pasaiako Portuko Agintaritzaren eraikinaren aurrean, 13:00etan.
Patronalak negoziazioa desblokeatzen ez badu, ekainean lanuzte gehiago egingo dituztela ohartarazi dute.
Bilboko portuko zamaketariek ere asanblada egin dute ostiral honetan eta datorren asteko greba deialdekin bat egitea erabaki dute.
Horrez gain, elkarretaratzea egingo dute Santurtziko portuko bulegoen parean, astelehenean.