Ekonomia -
Zama sektorearen erreforma
Bilboko eta Pasaiako zamaketariek bat egingo dute grebarekin
Zamaketariek lau greba egun izan dituzte maiatzean (24, 26, 29 eta 31), eta beste lau ekainean (2, 5, 7 eta 9).
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko eta Pasaiako portuetako zamaketariek bat egingo dute Estatu mailan deitutako zortzi greba egunetan, Espainiako Kongresuak ostegun honetan onartutako erreformaren aurka protesta egiteko, UGT sindikatuak iragarri duenez.
Bilboko eta Pasaiako merkataritza portuak Estatuaren menpe daude. EAEko gainerakoak portuak Jaurlaritzaren esku daude.
Zamaketariek lau greba egun izan dituzte maiatzean (24, 26, 29 eta 31), eta beste lau ekainean (2, 5, 7 eta 9).
UGT Euskadik errefusatu egin du Kongresuak onartutako lege-dekretua, eta Espainiako Gobernua "arduragabea" izan dela salatu du.
Gainera, ohartarazi du dekretuak ez duela bermatzen lanpostuak eta lan-baldintzak mantentzea.