Ekonomia -

Zumaiako lantegian

Siemensek Euskadin ekoitziko ditu gasezko bere motor berriak

Zumaian duen lantegian egingo ditu, eta 'erreferente' bat izango dira esparru horretan.

Siemensen motor berriaren aurkezpena (Arantxa Tapia, Olivier Bécle ETA Mikel Igartua). EFE.
Siemensen motor berriaren aurkezpena (Arantxa Tapia, Olivier Bécle ETA Mikel Igartua). EFE.
Siemens producirá en Zumaia para todo el mundo un nuevo motor

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens enpresak gasezko bere motor berriak aurkeztu ditu gaur Arabako Teknologia Parkean, Miñaon. Bi megavatt-eko potentzia dute, argi indarra sortzera bideratuko dira eta Zumaian (Gipuzkoa) ekoitziko dira. Siemenseko arduradunen hitzetan, motor horiek "erreferente" izango dira esparru horretan.

Aurkezpen horretan, besteak beste, Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburua), Olivier Bécle (Power & Gas esparruan Siemensek Espainian duen zuzendari nagusia) eta Mikel Igartua (Power & Gas esparruko motorren saileko presidenteordea) izan dira.

Becleren esanetan, motor berri hori "erreferentea izango da mundu zabalean"; izan ere, Igartuak baieztatu duenez, "une honetan merkatuan dauden motorren artean errendimendu onena duena da, % 45,5eko efizientziarekin".

Motor berria Siemensek Zumaian duen lantegian ekoitziko dute. Lantegi horretan 23 milioi euro inbertitu ditu Siemensek, eta, bere aurreikuspenen arabera, 40 ale aterako ditu bertatik datorren urtean. Horrez gain, Alemaniako enpresak ikerketa, garapena eta berrikuntzarako (I+G+B) zentro bat dauka Arabako Teknologia Parkean.

Arantxa Tapia pozik azaldu da Siemensek Euskadi hautatu duelako motor horren aurkezpena egiteko, eta gogora ekarri du gasarena "trantsiziozko" elementu garrantzitsua dela Eusko Jaurlaritzaren energia estrategiaren barruan.

Tapiaren aburuz, Siemensen etorrerak "aukerak" irekitzen dizkio Euskadiko industriari eta I+G+Bari. Dena dela, onartu egin du "ziurgabetasuna" eragin lezakeela tokiko hornitzaileen artean, baina horrek euskal enpresei lehiakorragoak izan daitezela behartzen die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE Ekonomia Zumaia bideoak Gaurko azken orduko albistea