Ekonomia -

10 urteko gatazkaren ostean

Kupoaren akordioa berretsiko dute gaur Kontzertuaren Batzorde Mistoan

Kupoaren Bosturteko Legea berritzeko beste bilera bat egin beharko du batzordeak, uztailean.

Azpiazu y Montoro firmaron el acuerdo el pasado 3 de mayo. Foto: Irekia
Acuerdo sobre el Cupo. Foto: Irekia
Azpiazu y Montoro firmaron el acuerdo el pasado 3 de mayo. Foto: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar urtez lehenengoz, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa bilduko da gaur Kupoaren inguruko akordioa berresteko. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ituna lortu zuten maiatzaren 3an. Adostutakoaren arabera, 2017ko behin-behineko Kupoa 956 milioikoa izango da, eta Estatuak 1.400 milioi itzuli beharko dizkio 2007-2006 epeari zegokion Kupoaren atzerapenengatik.

Bi gobernuetako eta Foru Aldundietako ordezkariak biltzen dira Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan: sei, Espainiako Gobernuaren izenean, eta hiruna, Jaurlaritzaren eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako aldundien izenean.

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren egoitzan, Madrilen, egingo dute batzarra, 18:00etan hasita. Bertan izango dira Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua, eta Unai Rementeria, Ramiro Gonzalez eta Markel Olano ahaldun nagusiak.

2017ko behin-behineko Kupoa eta azken bosturtekoen likidazioen kopuruak onartuko dituzte bileran. Kupoaren Bosturteko Legea berritzeko, berriz, beste batzar bat egin beharko dute, uztailean. Urte amaitu baino lehen onartuta beharko luke arauak (Batzordean ez ezik, Kongresuan ere onetsi behar dute).

Hamar urtez, ez atzera ez aurrera egon da Kupoaren gatazka. 2017ko maiatzaren 3ko akordioari esker, ordura arteko "finantza ziurgabetasuna" atzean uztea lortu zuten Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak. Jeltzaleek Estatuko Aurrekontuak babestearen truk, euskal agendako hainbat kontu desblokeatzeko konpromisoa hartu zuen Rajoyren gobernuak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertu Ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Ekonomia 2024 Eguneko albisteak