Ekonomia -

Sestao

Naviera del Nervion eta Astilleros Muruetak La Navalen kontrola hartu dute

Kapital berria sartzeko "aurreko pausoa" izan da gaurkoa, azaldu dutenez. Hurrengo Batzordean, gauzatuko dute diru-sarrera eta "berraktibatze plana bultzatzeko oinarria" izango da.

Lantegiaren artxiboko argazkia. Iturria: La Naval
Lantegiaren artxiboko argazkia. Iturria: La Naval
Lantegiaren artxiboko argazkia. Iturria: La Naval

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astilleros Murueta eta Naviera del Nervion enpresek gehiengoa lortu dute Sestaoko La Navalen (Bizkaia) Zuzendaritza Batzordean gaur, astelehena, Akziodunen Batzar Nagusian.

Batzarrean adostu dutenez, sozietatea zuzentzeko organorik garrantzitsuena lau kidek osatuko dute soilik orain, eta bere zeregin nagusia "ontziola hondotik ateratzeko prozesua" gidatzea da.

Enpresako zenbait iturriren arabera, zuzendaritza berriak diseinatutako "berraktibatze plana martxan jartzeko (…) prozesuarekin inplikazioa, babesa eta konpromisoa" agertu dute akziodunek.

Aipatutako iturrien hitzetan, kapital berria sartzeko "aurreko pausoa" izan da gaurkoa. Hurrengo Batzordean, gauzatuko dute diru-sarrera eta "berraktibatze plana bultzatzeko oinarria" izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao argazkiak Bizkaiko albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea